XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Horrela, nonbait, Jesus gizadi osoari dagokiola agertu nahi izan du.

Mateoren jatorri-zerrendan, gainera, lau emakume aipatzen dira: Thamar, Rahab, Rut eta Uriaren emaztea.

Zer dela eta lau horik? Agian, laurak atzerritar zirelako; horrela Mateok dagiena, Lukak Adanganaino joz dagiena bera izango litzateke: Jesus gizadi osoari dagokiola adierazi.

Edota, Mateok horik aipatu, lauetatik hiru Bibliak bekatu bizitzan edo bekatubidezko zereginean azaltzen dituelako aipatzen ote ditu? Daitekeena da.

Dena den, hor daude, emakume bekatari, gizon bekatari askoren artean: Jesus gizadi bekatari batetatik datorrelako seinale.

Jatorri-zerrendak Joxerekin amaitzen dira.

Honen bitartez, Jesus gizadiari loturik agertzen digute.

Gizon humil hau Salbamenduaren egunsentian agertzen den hau, Jahveren behartsu hau da, legearen arabera, Jesus Israel herriarekin kateatzen duen kate-maila: patriarketan azkena.

Jainkoaren seme Jesusen giza jatorria bezala, haren jainkozko jatorria ere ematen dute ebanjelioek.

Testamentu zaharreko zenbait pertsonaiaz, otoitzaren fruitu izan zela esaten zaigu: gogo bizi baten ondoren, otoitz eta Jainkoaren agintzaren ondoren, ordurarte agor ziren senar-emazteek fruitua dakarte azkenean.

Horrela jaio ziren Israelen arbasoak, Isaak eta Jakob; horrela Sanson eta Samuel; horrela Akaz-en etxeko haurra, garai txarrean ere Jainkoa leial zelako ezagugarri izan zena.

Horrela Joan Bataiatzailea ere.

Kontakizun hauek, guraso guztiek esperientziaz ezagutzen duten gauza argitzen dute: hondo-hondoan, Jainkoa dela gizaki berria ematen duena (beti ere bakarra den gizakia).

Gurasoek, haurra egin baino areago, dohain bezala hartu egiten dute; egunoroko mintzaeraz familia ukan du, esan ohi da, eta ez da esaten sortu du.

Jainkoak Israeli agindutako ume guztien artean, Jesus da agintzaren fruitu handiena.

Jesus mundura datorrenean, herri osoa da haren jaiotze eske ari dena; historia luze batek agindua zen.

Beste inor ezbezala, bera da agintzaren seme.

Gizadi osoak irrika sakonenaz eskatzen duena.

Graziatik sortu zen oso-osorik, promesatik oso-osorik: Izpiritu Sainduaren egitez ernea.

Jainkoak gizon-emakumeei egindako dohainen dohaina.